Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Uztailerako udaleku irekiak antolatu ditu Udalak HH3 eta LH6 arteko haur oiartzuarrentzako edo gure herrian ikasten dutenentzako. Izena emateko epea bihar, hilak 25, irekiko da.
Apirilaren 8a izango da izena emateko azken eguna. Aurten, izen-emateak telematikoki egin biharko dira, hemendik. 400 haurrentzako tokia izango da.
Ohi bezala, bi txanda eskainiko dira: uztailaren 4tik 15era eta 18tik 29ra. Txanda bakarrean edo bietan izena eman ahal izango dute haurrek.
Tarifak, banakakoak eta familia ugarientzat
Udaleku irekietako tarifa txanda bakoitzeko ordainduko da. Txanda bakarrean izena ematen duten haurrek 40,6 € ordaindu beharko dute. Autobus zerbitzua ere behar denean, tarifa 53,80 € izango da. Familia ugarientzako tarifa berezia izango da: etxe bereko hiru haurrek izena ematean 31,47 € ordaindu beharko du bakoitzak (41,62 € autobus zerbitzuarekin).
Bi txandetan izena ematen duten haurrentzako tarifak hauek izango dira: 81,20 € haur bakoitzeko (108,61 € autobus zerbitzuarekin). Hilabete osoko tarifa familia bereko hiru haurrek izena ematean 63,44 € izango da haur bakoitzeko (84,25 € autobus zerbitzuarekin).
Ekainaren 17an udalekuei buruzko informazio zehatzarekin guraso bilera izango da (udaletxeko areto nagusian, 17:00etan).
Harremanetarako:
E-maila: udalekuak.oiartzun@gmail.com
Telefonoa: 943 50 64 12/645 005 496
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika