Martxoko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Martxoko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean, hilak 30. Batzarra 18:00etan hasiko da eta 18 puntuko gai zerrenda landuko dute zinegotziek.

Hauxe: 

1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.

2) Vladimir Putinek Ukrainaren aurkako erasoa arbuiatzeko mozioaren onarpena, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa.

3) Ukrainako erasoaren inguruko mozioaren onarpena, EHBildu udal taldeak aurkeztutakoa.

4) Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruko mozioaren onarpena, EHBildu udal taldeak aurkeztutakoa.

5) 2022ko ordainsarien igoera.

6) Oiartzungo Udalaren iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako politikaren onarpena.

7) Oiartzungo Udaleko 2022ko Arau Planaren onarpena.

8) 2021 ekitaldiko udal aurrekontu-likidazioaren berri ematea.

9) Katastroko 5 poligonoko 6. lursailaren usurpazio saiakeraren aurrean erabilera publikoko ondasuna berreskuratzeko espedientea hastea.

10) Oiartzungo Udala eta Oarsoaldea SAren arteko 2022ko lankidetza hitzarmenaren onarpena, gestio planaren egikaritzarako.

11) Hainbat programa gauzatu ahal izateko Oiartzungo Udala eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen arteko hitzarmenaren baitan, aurkeztutako 2021eko memoria eta kitapena ontzat ematea eta 2022ko ekarpena onartzea.

12) Oiartzun Irratiaren funtzionamendurako Oiartzungo Udala eta Hitz Hots Kultur Elkartearen arteko hitzarmenaren baitan, aurkeztutako 2021eko memoria eta kitapena ontzat ematea eta 2022ko ekarpena onartzea.

13) Oiartzungo udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako 2022ko dirulaguntzak arautzeko oinarri bereziak eta deialdiak onartzea.

14) 2022an Oiartzunen aurreikusitako edo ohiko kultur ekitaldietarako dirulaguntzak arautzeko oinarriak onartzea eta deialdia irekitzea.

15) Oiartzungo udalaren jabegoko eta Onura Publikoko Pikokarate mendiko lursail bati erabilera pribatiboa emateko emakida eta baldintza tekniko ekonomikoak onartzea.

16) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.

17) Beste organoen jardueraren jarraipena.

18) Eskari-galderak.