Arauak eta mugak familian lantzeko Treba tailerra gurasoentzat

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Udalaren laguntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak gurasoentzako antolatu duten Treba programako bigarren saioa izango da apirilean gurean.

Oraingo honetan, haur eta nerabeekin arauak eta mugak familian landuko dira, Leyre Cano psikopedagogoarekin. Tailerra hilaren 27an (asteazkena) izango da Manuel Lekuona bibliotekan, 17:00etan. Gaia bi saiotan landuko da: maiatzaren 18an izango du segida.

Tailerra dohainik izango da, baina aldez auretik izena eman beharko da. Horretarako, tailerrean parte hartu nahi duenak kirola@oiartzun.eus helbidera idatzi beharko du, apirilaren 22a baino lehen.

Gehigarriak

Arauak eta mugak familian lantzeko Treba tailerra gurasoentzat