Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Oiartzunen hizkuntza normalizazioan eragiteko diru laguntzak emango ditu Udalak: euskara ikasteko edo hobetzeko; arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko; UEUk antolatutako ikastaroak egiteko eta udalerriz gaindi euskara sustatzen dabiltzan erakundeentzako.
Arlo sozioekonomikoan diruz lagunduko diren programen artean aurten bi berrikuntza gehitu dira: batetik, TicketBai programaren euskarazko bertsioa jartzeko laguntza eta bestetik, PuntuEus domeinua ostatatzeko laguntza.
Guztira, 76.140 € bideratuko dira hizkuntza normalizatzeko laguntzetara. Laguntzaren zati handiena euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrei (51.000 €) eta arlo sozioekonomikora (21.800 €) bideratuko dira.
Informazio zehatza, webgunean
Gaurtik aurrera eska daitezke arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak, baita UEUko ikastaroak egiteko eta udalerriz gaindiko erakundeen laguntzak ere. Abenduaren 1a izango da eskaerak egiteko azken eguna.
Euskara ikasteko laguntzak, berriz, berariazko datak dituzte: urriaren 3tik 28ra eskatu beharko dituzte 2022/2023 ikasturtean ikasle izango direnek.
Informazio guztia Iragarki Taulan dago eskuragarri.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika