Oiartzungo errotak ezagutzeko aukera Gipuzkoako Erroten Egunean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Gipuzkoako Errota Eguna ospatuko da maiatzaren 8an (igandea) lehenengoz. Oiartzunen ere, Ihurrita Errota Sustatzeko Elkartearen eta Udalaren arteko elkarlanari esker, herriko hiru errota ezagutzeko aukera izango da: Arrasku errota (Karrika), Ugarte errota (Altzibar) eta Ihurrita errota (Ugaldetxo).

Ihurrita Errota Sustatzeko Elkarteko Alex Rotetak gidatutako bisita izango da. Erroten funtzionamendua ezagutu eta ondare honen balio historiko eta kulturalaz jabetzeko antolatu da Erroten Eguna.

Ekintza doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da, tokiak mugatuak direlako. Horretarako, turismoa@oarsoaldea.eus-era idatzi edo 943 49 45 21 telefonora deitu behar da.

Karrikako Artaso Elkartean elkartu (09:45ean) eta handik abiatuko da ibilaldi gidatua. Karrika eta Altzibar arteko bidea oinez egingo dute parte-hartzaileek eta Altzibar-Ugaldetxo artekoa, autobusez. Ibilbidea hasitako tokian bertan bukatuko da, Karrikan, eta autobusak eramango ditu hara bisitariak Ugaldetxotik.

Gehigarriak

Oiartzungo errotak ezagutzeko aukera Gipuzkoako Erroten Egunean