'Geuretik sortuak'-en ondutako film laburrak ikusteko aukera, igandean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Udalbiltzak martxan jarri eta Oiartzungo Udalak ere lagundu duen Geuretik sortuak sorkuntza egitasmoan ondutako bost film laburrez osatutako Bost teilatu ikusteko aukera izango da igandean (hilak 8) gurean.

Bertan izango dira film laburretako bat egin duten bi sortzaile: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola. Tafallan landu zuten Krak. Lan horrekin batera, Raul Barrerasen Arnasa; Josu Martinezen Hitzak; Leire Egañaren Erlojupekoa eta Eñaut Castagneten Muga film laburrek osatzen dute Bost teilatu.

Emanaldia 18:30ean hasiko da eta dohainik izango da. 15 urtez goitiko ikusleentzako emanaldia da. 

Gehigarriak

'Geuretik sortuak'-en ondutako film laburrak ikusteko aukera, igandean