Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren digitalizazio prozesua sustatzeko eta indartzeko asmoz, sektore horien ekonomia eta enplegua suspertzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak emango dizkie TicketBAI sistema ezarrita duten merkatariei eta ostalariei.
Dirulaguntzaren zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da enpresa bakoitzeko, eta 200 euro gehiago jasoko dituzte fakturak euskaraz aurkezten dituzten onuradunek.
Laguntza jaso ahal izateko ondorengo baldintzak bete behar dira:
- 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen oinarrietan zehaztutako JEZ epigrafeetan altan egotea.
- Aurreko 15 egunetan TicketBAI sistemaren bidez 15 faktura aurkeztea FakturaBAI edo Ef4ktur ez den beste software bat erabiliz.
- 2022ko irailaren 1a arte gutxienez 120 faktura bidaltzen jarraitzea.
- 2021eko deialdiko dirulaguntzaren onuradun ez izatea.
Interesdunek dagokion inprimakia Zergabidean edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoan aurkeztuz eskatu ahal izango dute dirulaguntza.
Eskatzeko epea 2022ko ekainaren 23ko 12:00etan edo aurrekontuko zuzkidura agortutakoan bukatuko da.
Infomazio gehiago: Hemen
Oinarri arautzaileak: Hemen
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika