Amazonek ez duela bere jarduera Oiartzunen inplantatuko jakinarazi dio Udalari

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Lanbarren eremuan Amazonek inplantatzeko asmoa zuen aktibitatearen tramitazioarekin ez du aurrera jarraituko. Multinazionalak maiatzaren 11ko datarekin Oiartzungo proiektua bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentua erregistratu du Oiartzungo Udalean. Adierazi dute estatu mailako antolaketa eredua birplanteatu dutela eta ez dutela hemengo zentroaren beharrik.

Inbertsio fondo bat da Amazonek jarduera inplantatu nahi zuen Lanbarrengo partzelaren eta pabilioiaren jabea (aurretik garraio-enpresa batena zen). Eremu honetan lurraren deskontaminazio lanak egin ditu jabeak bitarte honetan. Partzela honen nagusiak Udalari adierazi dio hainbat garraio-enpresa partzelan interesatuak daudela beraien aktibitatearen ezarpenerako.

Udalak, proiektu indrustrial eta komertzio txikia sustatzeko konpromisoa

Oiartzungo Hirigintza planeamenduaren (HAPO) arabera Lanbarrengo eremu horretan soilik jarduera logistiko edo/eta industriala baimentzen da. Bukatzeko, Oiartzungo Udalak herriaren garapen industrialaren eta komertzio txikien sustapenean jarraituko duela adierazten du. 

Gehigarriak

Amazonek ez duela bere jarduera Oiartzunen inplantatuko jakinarazi dio Udalari