Ar Redadeg bretoieraren aldeko ekimenean parte hartuko du Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Bretoieraren aldeko Ar Redadeg lasterketa hasi da gaur, hilak 20, Loc´hañen. Euskal Herriko Korrikaren antzeko filosofia du ekimenak: lekukoz lekuko, zortzi egunez Bretainia zeharkatzea korrika bertako hizkuntzaren alde.

Oiartzunek Karaezekin duen senidetza tarteko, harreman berezia dugu Bretainiarekin. Gure hizkuntzen defentsak ere senidetzen gaitu karaeztarrekin eta horregatik, Oiartzungo lau eragilek Ar Redadegeko kilometro bana erosi dute: Oiartzungo Udala da horietako bat. Oiartzun-Karaez Senidetza Elkartea, Intxixu eta Oarsoaldeko AEK, eta Haurtzaro Ikastola (Gwessenyko diwanarekin zuzeneko harremana du, elkartrukeen bidez. Diwanak bretoiera hutsez hezkuntza ematen duten eskolak dira), dira besteak.

Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteak antolatu duen autobusean joango da Bretainiara Iosune Cousillas Kultura zinegotzia Udala ordezkatzera eta hilaren 26an, osteguna, hartuko du Ar Redadegeko lekukoa.

Pasa den apirilean, 22. Korrikan Karaezko, Ar Redadegeko eta diwaneko ordezkariak Oiartzunen izan genituen. Udalak harrera egin zien eta Oiartzun-Karaez Senidetza Elkartearekin batera pate hartu zuten Korrikan, Gurutzetik pasatu zen 2.457 kilometroan.

Gehigarriak

Ar Redadeg bretoieraren aldeko ekimenean parte hartuko du Udalak