Urmendi Eguna ospatzeko gogotsu dago haur eskolako komunitatea

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Urmendi Eguna ezin izan da ospatu aurreko bi urteetan, COVID19a dela eta, baina aurten Urmendi Haur Eskolako komunitatea (langile, guraso eta haurrak) gogotsu daude euren eguna ospatzeko.

Igandean (hilak 29), goizeko festa egingo dute Urmendi Haur Eskolaren egoitza nagusian (Maria Garaiar plazan). 10:30etik 13:00ak ingurura arte, Urmendi txokoetan banatuko dute: talogileak; goxo-denda; aurpegi margoketa; photocall-a; fruta eta edarien txokoa; sormen txokoa... Musika eta hamaiketakoa ere izango dira.

Urmendiko langile eta gurasoek elkarlanean antolatu dute festa eguna. 

Gehigarriak

Urmendi Eguna ospatzeko gogotsu dago haur eskolako komunitatea