Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Maiatzeko ohiko udalbatzarrean Duintasuna erretiratuen taldeak banketxeen zerbitzuei buruz aurkeztutako mozioa landu zen atzo. Taldeko hainbat kide batzarrean izan ziren. Joxe Iriarte Bikila-k eman zituen azalpenak haien izenean. "Digitalizazioarekin asko aldatu da banketxeen funtzionamendua eta zailtasunak ekarri dizkio gure kolektiboari". Hiru puntu nagusitan laburbildu zituen eskaerak: "Behartuak gaudenez gure dirua banketxeetan gordetzera, erretiratuei eta zaurgarrienei erraztasunak ematea bankuko zerbitzuak erabiltzeko; erabilera sozialetako jardueretan ez kobratzea komisiorik eta mugimendu sozial gisa, uste dugu badela garaia Euskal Herrian banketxe publiko bat sortzeko".
Sei puntuko mozioa aurkeztu zuten. Horietako bost ahobatez onartu ziren eta batean EAJ abstenitu egin zen nahiz eta EHBilduren aldeko botoei esker onartu zen (banka publikoa sortzeari zegokiona).
Zaintza ekosistema publiko-komunitarioa sortuko du Oiartzunek
Oiartzunen zaintza ekosistema publiko-komunitarioa sortzeko Zabalduz kooperatibarekin hitzarmena sinatzea onartu zen, ahobatez. Zaintza sarea "hobetzea" izango da helburua, "auzolanaren kontzeptua auzozaintzara eramatea". Egitasmoarekin nahi gabeko bakardadea bizitzen duten adinekoei zerbitzua ematea eta detekzio goiztiarra ahalbidetu nahi dira.
Hiru urteko lana izango da zaintza ekosistema osatzea eta 199.875,57 €ko aurrekontua izango du. Gipuzkoako Foru Aldunditik diru laguntza jaso du Udalak proiektu honetarako (70.257,5 € bideratuko ditu Udalak eta gainerakoa, Aldundiko laguntzarekin finantzatuko da).
Kirol elkarte eta kluben funtzionamendurako diru laguntzak ere onartu ziren, ahobatez. Eskaera egin duten zazpi elkarteen artean 47.064,67 € banatuko dira (Oiartzun Kirol Elkartea; Txost; Haurtzaro kirol elkartea; Oiartzungo Saskilagunak; Hiruki gimnasia elkartea; Tximeleta eta Delta Klub Haize).
Maiatzeko protokolo gastua 612,80 € izan da bazkari eta luntxetan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika