Udako igerilekuaren denboraldia larunbatean hasiko da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Eguraldi onaren iragarpenarekin irekiko da udako igerilekua datorren larunbatean (hilak 11). Hiru hilabetez egongo da irekita, irailaren 11 arte. Ekaineko, abuztuko eta iraileko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da eta uztailean 10:00etan ireki eta 21:00etan itxiko da. Abuztuaren 3an bakarrik itxiko da, herriko jai eguna baita.

Elorsoro kiroldegiko bazkideek bazkidetzan jasota dute udako igerilekuko zerbitzua. Gainerakoek, urteroko moduan, denboraldiko bonoak eta eguneko txartelak erosi ahal izango dituzte igerilekura sartzeko.

Bonoak familiakoak (130,25 €) edo banakakoak izango dira (16 urtez goitikoak 97,70 € eta 16 urtez beheitikoak, 61,20 €).

Eguneroko sarrerak, aldiz, 7,75 € balioko du 16 urtez goitikoentzat eta 3,90 € gazteagoentzat. Sarrerak bosnaka erosteko aukera ere izango da, deskontuarekin: helduenak 30,90 €an eta gazteenak, 15,55ean.

Bost urtetik beherako haurrek ez dute igerilekuko sarrera ordaindu beharko.

Gehigarriak

Udako igerilekuaren denboraldia larunbatean hasiko da