Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolaturiko Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren laugarren edizioko irabazleak jakinarazi ditu epaimahaiak.
Laugarren edizio honetara aurkeztu diren 20 argazkien artean, Errenteriako Koldo Mitxelena plazako Multi opticas optikari Iñaki Nogueirak ateratakoa gertatu da irabazle. Epaimahaiak argazkiaren ezaugarri teknikoak nabarmendu ditu, ikusleak bilatu beharreko elementu mordoa erretratatzea lortu du, eta berez egiten zaila den argazkia txukun egitea lortu duela azpimarratu du. Bigarren saritua, berriz, Beñat Martinezek oiartzungo Izaro arrandegiari ateratakoa izan da. Bere sinpletasunean, txukuna delako eta euskarazko errotulazioa nabarmentzen duelako.
“Prezio berean, euskaraz!” egitasmoaren barnean antolaturiko argazki lehiaketa da EUSKARAREN PAPARAZZIAK. Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko, hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea du helburu egitasmoak.
Euskara eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen dituzten argazkiak izaten dira baloragarri.
Irabazleak 2022ko ekainaren 15etik uztailaren 31ra bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko ordainsaria eskuratu du, eta 200 eurokoa bigarren saridunak. Argazkiak ikusgai daude www.oarsoarrak.eus web gunearen multimedia atalean.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika