Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Ekaineko ohiko udaltzabarra izan zen atzo eta landu ziren puntu guztiak ahobatez onartu zituzten EH Bilduko Gobernu Taldeak eta EAJk.
Oiartzungo Berdintasun Plana (Oiartzungo I. Plan Feminista) onartu zen. 2024 urtera arteko iraupena izango du. Planaren ezaugarri garrantzitsu bat bere izaera transbertsala da. Genero ikuspegia Udaleko sail guztietan txertatuko da, pixkanaka proiektu guztietan lan egiteko modua eraldatuz: hirigintzan, kulturan, ongizatean, kirolean, etxez etxeko zerbitzuan, udaltzaingoan… Eragile desberdinekin elkarlanetik eta mugimendu feministarekin lankidetzan estuan, herrira begirako politika feministak martxan jartzeko ekimenak ere jasotzen ditu planak.
Olga Leibar feminismo zinegotziak azaldu zuenez, “berdintasuna lortzeko bidean pausu garrantzitsuak eman ditu orain arte Udalak: berdintasun saila sortu eta indartzea eta herriko diagnostikoa egitea, besteak beste. Lehenengo plan feminista hau aurrerapauso garrantzitsua da, izan ere plana estrategikoa da, egungo egoera jasotzen du, helburuak finkatzen ditu eta etorkizun hurbilean landu beharrezkoak zehazten dut, bide-orri sendo bat eskainiaz Udalari barne zein kanpo lanetarako. Udalaren jarduna eta herria eraldatzeko tresna izango da”.
“Geuretik sortuak” kultur ekimena gauzatzeko ekarpena handitzea onartu da
Udalak, 2021ean, Udalbiltza Partzuergoarekin lankidetza hitzarmena sinatzea erabaki zuen “Geuretik sortuak” kultur ekimena gauzatu ahal izateko. Egitasmoari esker, Euskal Herriko 23 kultur sortzailek haien lanak gauzatu dituzte hiru disziplinetan (literatura, antzerkia eta zinemagintza) eta Oiartzunen sortzaile guztien lanak ikusi eta 5 obra antzeztu dira.
2022an Udalak emanaldi bat gehiago egitea erabaki duenez, hasierako hitzarmenean jasotako ekarpenari 2.730 € gehitzea erabaki zen, ahobatez.
Ibargain musika eskolari ematen zaion diru kopurua igotzea adostu da
Eskolak eskaintzen duen zerbitzua herri onurarako dela ikusirik, 2019an Udala eta Ibargain Musika Eskolak sinatutako hitzarmena aldatzea erabaki zuten: 4 urtetik 8 urte bitarteko lehen aldiz izena eman duten ikasleen laguntza osoa izango da (doakotasuna) eta mantenu gastuetarako ikasturteko 15.000 € emango zaizkio.
Xanistebanak antolatzeko dirulaguntzen banaketa
Apirileko batzarrean herriko festetan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 50.000 €ko diru laguntza onartu ziren. Herriko elkarte eta eragileek maiatzaren 1etik 31ra beraien eskaerak egiteko epea izan zuten. 23 jaso dira eta atzoko bilkuran diru laguntzaren banaketa onartu zuten.
Ekaineko protokolo gastua 1.136,20 € izan dira, bazkari eta luntxetan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika