Oiartzungo turismo bulegoa berriro irekita udaran

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Uztailaren 1etik aurrera Oiartzungo turismo bulegoak bere ateak zabalduko ditu berriro Oarsoaldea eskualdera hurbiltzen diren bisitariei zein bertakoei zerbitzua emateko.

 

 

Oiartzungo turismo bulegoa Arizmendienea etxe museoan ireki da aurten ere, Aialde kaleko 4. zenbakian, herri-gune historikoaren bihotzean, eta udaletxetik oso gertu. Turismo bulegoa uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte irekiko da egunero eta 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitarteko ordutegia izango du.

Udalerriko eta eskualdeko baliabide turistikoei, gastronomiari, kultura-ondareari eta naturari lotutako informazioa emateaz gain, doako bisita gidatu zerbitzua eskainiko da etxe museoa bisitatu ahal izateko. Arizmendienea Jauretxea XVIII. eta XIX. mendeko Gipuzkoako klase altuko familien bizimoduaren adibide bat da; izan ere, lehenengo eta bigarren solairuetan garaiko ia elementu guztiak kontserbatzen dira.

Honela, XVIII. mendeko etxe hau bisitatzeko doako bisita gidatuak eskainiko dira uztaila eta abuztuan ostiral, larunbat eta igandeetan ondorengo ordutegian: ostiraletan 12:00etan euskaraz, gazteleraz edo frantsesez, eta larunbat eta igandeetan 10:00etan eta 12:00etan euskaraz eta 11:00etan eta 13:00etan gazteleraz. Erreserbak aldez aurretik egitea beharrezkoa izango da.

Gehigarriak

Oiartzungo turismo bulegoa berriro irekita udaran