Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Xanistebanetan hesiak zaintzen lan egin nahi dutenentzako lan-poltsan izena emateko epea irekiko da uztailaren11tik 22ra bitartean (biak barne).
Hiru dira bete beharreko baldintzak: 18 urte beteta izatea, oiartzuarra izatea eta euskarazko B2 maila edo baliokidea egiaztatzea. Batxiler edo goi-mailako lanbide heziketa ikasketak euskaraz egin dituztenek B2 euskara egiaztagiria eskatu dezakete Eusko Jaurlaritzan. Ziurtagiririk ez dutenek euskara froga egiteko aukera izango dute.
Interesatuek udaletxeko harreran eman behar dute izena (NAN-a aurkeztu beharko da).
Izena eman dutenen artean, zozketa bidez erabakiko da nortzuk ariko diren hesien zaintzan lanean. Zozketa publikoa uztailaren 26an, 15:00etan, izango da, udaletxeko areto nagusian. Izena eman dutenek bertan egon beharko dute.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika