Zirkeroak tailerra izango da larunbatean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Zirkeroak tailerra antolatu du Egoak Erroak eta Eroak elkarteak larunbatean Oiartzunen, Udalarekin elkarlanean. Zirku mundua jendeari zabaltzea du helburu elkarte honek, zirkuarekiko maitasuna partekatzea.

14 urtetik gorako pertsonentzat izango da tailerra, Haurtzaro ikastolako frontoian.

4 aukera eskainiko dituzte: akroyoga, oihal akrobatikoak, lurreko akrobaziak eta malabareak. Parte hartzeko ez da inolako esperientziarik behar.

Hiru zatitan banatuta egongo da larunbateko saioa: 10:30etik 12:00etara, 12:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 17:30era.

Dohainik da tailerra baina parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa da. Hiru modu daude horretarako: www.hegoakerroaketaeroak.com webgunean sartuta,   hegoakerroaketaeroak@gmail.com helbidera mezua idatzita edo 661 10 52 52 telefono zenbakira deituta.

Gehigarriak

Zirkeroak tailerra izango da larunbatean