Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Herrietan hautazkoa ez den bakardadea bizi duten pertsona helduen zaintza komunitarioa arazo larria bihurtzen ari da. Biztanleriaren zahartzeak, komunikazio eredu berriek, pandemiak, komunitate izaeraren galerak… bakardade egoera ez bilatuan bizi diren pertsona kopurua handitzea eragin dute. Egoera hau bizi duten pertsonen errealitatea ikusezin bihurtzen da gure gizartean.
Hautazkoa ez den bakardade honek sortzen duen tristura eta ondoezak eragin zuzena du osasun fisiko eta psikologikoan, babes gabe uzten gaitu eta mendekotasun eta gizarte bazterketa egoerak areagotzen ditu.
Oiartzun dispertsio geografiko handiko herria da. Biztanleriaren erdia herrigunetik kanpo bizi da eta honek bakarrik bizi diren pertsona kopurua handitu eta haien egoera okertu dezake. Egoera honek kezka sortzen du Oiartzungo Udalean eta horregatik Zaintzadi proiektua martxan jartzea erabaki du.
Helburua: bakardadetik komunitatera, bizi kalitatea hobetzeko
Baliabide gutxi dituzten eta hurbileko senide edo inguruko pertsonen laguntza jasotzen ez duten 55 urtetik gorako pertsonen behar sozial eta psikikoei erantzuteko esku hartze sozio hezitzaile eta komunitarioa martxan jarriko du Udalak proiektu honekin.
Bakardade egoera zaurgarrian dagoen pertsonaren beharrak eta motibazioak ulertu eta hauei egokitutako plan pertsonalizatu eta progresiboa jarriko da martxan: komunitateko gainontzeko pertsonekin harremana sustatzea, Udalak zein herriko eragileek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzuen inguru informazioa eskaintzea (herriko kultura eta kirol eskaintza, bertako elkarteak eta zerbitzu publikoak azaldu) eta hauetan parte hartzea hauspotzea izango dira helburuak, horrela, etorkizunean bere bizitza komunitatean modu autonomoan garatu dezan.
Proiektu berritzailea: prebentziorako teknologia eta aktibazio komunitarioa
Bakardade egoeran dauden adineko pertsonak detektatzeko informazio sistema eta haiei zuzendutako esku hartzeko sozio hezitzailea eta komunitarioa uztartzen dituen proiektu bakarra da hau.
Teknoadineko: detekzio goiztiarrerako informazio sistema
Teknoadineko, bakardade egoera hauskorrean dauden 55 urtetik gorako pertsonak antzemateko sistema informatikoa da. Datu eta adierazle ezberdinez elikatzen da (osasun eta adierazle ekonomikoak, etxebizitzaren kokalekuaren eta laguntza baliabideen arteko distantzia,,,) eta hauei esker prebentzioa eta esku hartze goiztiarra martxan jartzeko aukera egongo da, zaurgarritasun egoera kritiko bihurtu aurretik.
Herritarren parte-hartzea, proiektuaren arrakastarako gakoa
Martxan jarri nahi den esku hartze eredua da proiektuaren berezitasun nagusia: Udalaren eta herritarren elkarlana bultzatuz, babesgabetasun egoerei aurre hartzea izango da helburua.
Herriko eragile eta norbanakoen parte-hartzea beharrezkoa izango da zaintza sareak sortu eta bakardade egoera hauek detektatu eta lantzeko.
“Auzozain” bezala ezagutuko diren oiartzuarrek proiektuan parte hartzeko bi modu izango dituzte:
Auizozainak izango dira hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden pertsona hauek komunitatera birkonektatzen lagunduko dutenak, gizarte hezitzaileen jarraipenarekin.
Bi urteko proiektua
Bi urteko lana izango da zaintza ekosistema osatzea. Fase nagusi hauek izango ditu:
Baliabideak eta aurrekontua
Bi gizarte hezitzailek dinamizatuko dute proiektua, Udaleko Ongizate sailarekin elkarlanean. 199.875,57 €ko aurrekontua izango du. Udalak 70.257,5 € bideratuko ditu eta gainerakoa Gipuzkoako Foru Aldunditik lortutako diru laguntzarekin finantzatuko da.
OLAIA LASA, ONGIZATE ZINEGOTZIA:
“2019an esan genuen zaintza eta ongizatea izango zirela gure ildo estrategiko nagusiak. Ekimen ezberdinak martxan jarri ditugu; hala nola, etxez etxeko zerbitzua indartu, zaintza komunitarioaren proiektu pilotu batean parte hartu, gizarte zerbitzuetako lanpostuak egonkortu… Eta orain abiatuko den proiektua 55 urtetik gorakoekin hasiko badugu ere, gure erronka izango da adin tartea zabalduz joatea, herritar ororengana heltzeko.
Martxan jartzera goazen proiektu hau aurrerapauso garrantzitsua da: Udala eta herriaren artean elkar zaintzeko egitasmoa, guztion ardura baita herritarron ongizatea.
Hori dela eta, zaintza ekosistema sare publiko-komunitarioko bolondres taldea sortu, egonkortu eta dinamizatzea da gure apustua, elkarrekin aurrera egingo duen herria sortzeko”.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika