Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzeko helburuarekin, batean eta bestean badira euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren saltokiak, enpresak eta entitateak identifikatzen dituzten ziurtagiriak, euskaraz aritzeko eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna aitortuz, bezeroek eta herritar guztiek horren berri izan dezaten.
Urtarriletik aurrera, berriz, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak zerbitzu sektorean gaitasuna identifikatuko eta aitortuko duen marka berria eta bateratua sortuko dute: Euskaraz barra-barra izango du izena, eta euskararen lurralde guztietara zabalduko dute.
Marka bateratu horren helburua da bezero euskaldunei adieraztea euskaraz egiteko aukera dutela leku edo entitate horretan, Euskaraz barra-barra marka duten guneetan bermatuta egongo delako euskaraz ulertzeko gaitasun nahikoa badagoela. Horregatik, zehazki, gaitasunari lotuta egongo da marka banatzeko irizpidea.
Euskal Herri osoan urtarriletik aurrera zabalduko baldin bada ere ekimen hau, lehenago, uda honetatik Oiartzun eta beste zenbait udalerri izango dira aitzindariak marka zabaltzen, gainerakoentzat bide-erakusle izan daitezen.
Oiartzunen jada hasi dira zerbitzu sektoreko profesionalei ekimen honen berri ematen eta dagoeneko 50 establezimenduk bat egin dute.
Zerbitzu sektoreko profesionalei eta herritarrei deia, ekimenarekin bat egin dezaten
Marka sustatu duten erakundeek zerbitzu sektoreko profesionalei dei egin diete markarekin bat egin dezaten: “Bezeroari arreta bere hizkuntzan eskaintzea zerbitzuaren kalitatea bermatzeko ezinbesteko oinarria denez, ohi bezala zure negozioarentzat zerbitzurik onena eskaintzeko ahaleginean jarraitzera eta ekimen berri honetan parte-hartzera gonbidatzen zaitugu”, adierazi diete, ekimenaren berri emateko merkatarientzat eta ostalarientzat prestatutako gutunean. Horren bidez, bezeroei dagokien arreta egokiena ematen segitzera ere animatu dituzte.
Zerbitzu sektoreko profesionalei ez ezik, markaren sustatzaileek herritarrei ere dei egin diete ekimena kontuan har dezaten erosketak egiterakoan eta ostalaritzako zerbitzuak hautatzean. Izan ere, Euskaraz barra-barra marka izango duten lekuetan euskaraz aritzeko modua izango dute, eta horrek “hainbat aurreiritzi baztertzeko eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko ere bide eman diezaieke bezeroei. Beraz, euskaraz lasaiago eta gehiago aritzeko modua izango dutenez, gure herrietako zerbitzu sektorea ez ezik euskara ere hauspotzeko aukera izango dute ekimen honekin”. Horregatik, parte-hartzeko eta euskaraz aritzeko deia egin diete.
Nola izena eman
Oiartzunen LANIN eta “Euskara Komertziora” egitasmoetako suspertzaileak zerbitzu sektoreko profesionalei kontu honen berri ematen ari dira, ekimenaren nondik norakoak zehazteko. Hala ere, markarekin bat egin nahi dutenek edo zalantzaren bat dutenek bide hauek erabili ditzakete:
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika