Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Xanistebanetan eta udaran entzun nahi duten musika erabakitzeko aukera izan dute 10 eta 25 urte arteko gazteek. 142 pertsonek 214 talde edo bakarlari ezberdinen 430 kanta proposatu dituzte.
Bi ziren bete beharreko baldintzak: 10 kantatik gutxienez 8 euskaraz izatea eta letra mingarririk ez izatea.
Jasotako proposamenekin Spotify plataformako OIARTZUN MUSIKA EUSKARAZ kontuan 2 zerrenda osatu dira: “Udako musika egunez” eta “Udako musika gauez”. Festetan barraketan entzungo den musika izango da.
Parte hartzaileen artean Oiartzun Irratiaren uztailaren 27ko zuzeneko emisioan 3 bozgorailu eramangarri eta barraketako fitxez 3 sorta zozketatu dira. Sari banaketa abuztuaren 2an izango da eguerdiko 12:00etan barraketan.
Elizaldeko Ttirikittauki eta Haurtzaroko Eskuttun euskara taldeetako gazteak aritu dira antolaketa lanetan, Oiartzungo Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean. Lan bikaina egin dute gazteek.
Hauek dira gehien aipatutako kanta eta taldeak:
Kantak:
Taldeak:
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika