Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Gaueko Xorrola zerbitzu berezia izan da aurtengo Xanistebanetako berrikuntza nagusia. Festetako bost gauetan, 00:00etatik 6:00etara, herriko zortzi auzoak lotu ditu autobusak orduro. Udalak herriko festetan mugikortasunean segurtasuna handitu nahi izan du horrela, alkohola kontsumitu ondoren jendeak autoa ez hartzeko eta etxerako bidean emakumeen segurtasuna hobetzeko.
Guztira 193 pertsonek erabili dute zerbitzua. Batez beste gauero 40 pertsona itzuli dira etxera Xorrolan.
Jexux Leonet alkateak “oso positiboki” baloratu du zerbitzuaren erabilera. “Lehen aldia izanda bagenuen zalantza ea lortuko genuen jendearen ohiturak aldatzen hastea eta etxerako bidean autoa hartu beharrean Xorrolan joatea. Oiartzuar askok erabili du zerbitzua eta pozik gaude, lortu dugulako etxerako itzulera modu seguruagoan egitea”. Herritarrek ere zerbitzua “asko eskertu” dutela adierazi du alkateak.
Hurrengo urteko Xanistebanetan ere, Udalak gaueko Xorrola berezia mantentzeko ahalegina egingo duela gaineratu du.
Hau izan da bidaiari kopurua, gauez gau:
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika