Elorsoro kiroldegia zabalik

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Berriz zabalduko da gaur Elorsoro kiroldegia. Uda-garaia aprobetxatuz, bi astez itxita egon da beharrezko mantenu eta garbiketa lanak egiteko. Abuztuaren 31 arte udako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera 7:00etatik 20:30era, larunbatetan 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igandetan 9:00etatik 14:00etara.

Bestalde, udako igerilekuak ere irekita jarraitzen du irailaren 11 arte, 11:00etatik 20:00etara.

Gehigarriak

Elorsoro kiroldegia zabalik