Karla Lekuona futbol zelaiko instalakuntzak berritzen ari da Udala

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

21 talde ditu OKEk, 8 emakumeenak eta 13 gizonenak. Denboraldi honetan 400 jokalaritik gora ariko dira Karla Lekuona zelaian futbolean, gehienak oiartzuarrak.

Futbol zelaiko aldagela zein eraikin osagarriak zaharkituta daudenez, hauek berritzeko proiektua martxan jarri du Oiartzungo Udalak, futbol taldearen beharrei erantzuteko.

Uztaila bukaeran hasi ziren lanak eta azarorako amaitzea aurreikusten da. Guztira 382.854,84 euroko aurrekontua izango du proiektuak.

Eraikin nagusia guztiz berrituko da eta bertan 6 aldagela egingo dira, horietako 1 egokitua. Aldagela bakoitzak komun bat eta 9 dutxa izango ditu, 7 egokituak.

Taldeen aldagelak handituko direnez, orain arte eraikin nagusian zeuden beste ekipamendu gelak kokatzeko (bulegoa, arropa biltegia edota botikin eta masaia gela, besteak beste) eraikin berri bat egingo da. Epaileen aldagelak ere bertan egongo dira. Eraikin berriak zuzenean zelaira ateratzeko korridorea izango du eta gaur egun harmailak dauden lekuan egingo denez, harmailak tokiz mugituko dira.

Bestalde, eraikin osagarrian dauden bi aldagelak berrituko dira, entrenatzaileek erabiltzeko. Zelaia inguratzen duen hesia ere aldatu egingo da, jokalarien segurtasuna hobetzeko.

Gehigarriak

Karla Lekuona futbol zelaiko instalakuntzak berritzen ari da Udala