Urmendi eta Haurtzaro Ikastolaren artean espaloia egiten ari da Udala

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Urmendi Haur Eskolatik Haurtzaro Ikastolara doan errepide zatian espaloia egiten ari da Oiartzungo Udalak. Gaur egun, hilerritik Urmendirako tartean espaloia badagoen arren, Urmenditik ikastola ingurura errepide bazterretik joan behar dute oinezkoek.

Bide guztia argiztatu egingo da. Proiektu honekin, Sibeluts kale guztian espaloia egongo da.

Oiartzungo Udalak mugikortasun osasuntsua indartzen jarraitu nahi du horrela eta Urmendira oinez modu seguruan joatea erraztu.

89.212,76 euroko aurrekontua du proiektuak eta lanak urrirako bukatzea aurreikusten da.

Gehigarriak

Urmendi eta Haurtzaro Ikastolaren artean espaloia egiten ari da Udala