Literatur arratsaldeak, haur eta gaztetxoentzat

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Haur eta gaztetxoen artean irakurzaletasuna bultzatzeko irakurketa taldeak jarri zituzten martxan udaberrian Oiartzungo Udalaren Manuel Lekuona bibliotekak eta 1545 argitaletxeak.

Ikasturtea hasteko bi saio antolatu dituzte. Xabi Salaberria Gonzalez, 1545 argitaletxeko kidea izango da saioetako gidaria.

Lehenengo saioa irailaren 16an izango da. Malen Etxebeste Lekuonaren Zergatik nago mundu honetan? ipuina irakurri eta gaiaren inguruan hitz egingo dute idazlearekin batera. LH 5-6 eta DBH 1eko gaztetxoentzat izango da saioa.

Bigarren hitzordua irailaren 26an izango da, LH 2, 3 eta 4ko haurrentzat. Hizkien alde liburu-manifestua irakurriko dute, Iñaki Zapirain eta Goiatz Labandibarrekin egileekin batera.

Bi saioak Manuel lekuona bibliotekako ganbaran izango dira, 18:00etan. Aurretik izena eman beharko da, bibliotekan bertan.

Gehigarriak

Literatur arratsaldeak, haur eta gaztetxoentzat