Oiartzungo Udala Atzegizalea da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Udalak bat egin du Atzegi elkarteak abian duen “Geroz eta gehiago gara eta nonahi gaude” kanpainarekin. Atzegizaleen garrantzia azpimarratu nahi du egitasmoak, funtsezkoak baitira adimen urritasuna duten pertsonen bizitzan.

Atzegi adimen urritasuna duten pertsonen eta haien familien elkartea da. Hauen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, topagune bat eskainiz eta ingurune lagunkoi bat sustatuz eta gizartean haien partaidetza errazteko.

2000. urtean sortu zuten Atzegizale figura. Atzegizalea da adimen urritasuna duten pertsonekiko jarrera positiboa erakusten duen edonor; bere jarrerarekin urritasuna duten pertsonen bizitza errazten duena, haiengan sinesten duena eta gizartean parte hartzeko aukerak eskaintzen dizkiena.

Atzegizaleak garrantzitsuak dira adimen urritasuna duten pertsonen bizitza errazteko. Horregatik, Oiartzungo Udalak Atzegik abiatu duen kanpainarekin bat egin nahi izan du. Datozen egunetan, “Udal hau Atzegizalea da. Eta zu?” leloa daraman murala zintzilikatuta egongo da udaletxeko balkoian.

Gehigarriak

Oiartzungo Udala Atzegizalea da