HemenGuk udazkeneko azoka larunbatean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

HemenGuk, herriko ekoizleek, udazkeneko azoka antolatu dute. Larunbatean izango da, urriak 1, 10:00etatik 13:30era Doneztebe plazan. Herriko artisauak ere egongo dira.

17 ekoizle eta artisauk hartuko dute parte larunbateko azokan. Era guztietako produktuak aurkituko dituzte bertan herritarrek: barazkiak, ogia, gazta, goxoak, sagardoa, arrautzak, txakolina, pasta, artisautza produktuak…

Larunbateko deialdiaren berri emateko bideo bat ere egin dute ekoizleek. Hemen dago ikusgai.

HemenGuk Oiartzungo ekoizleen sarea da. HemenGuk azokaren helburua herriko ekoizleek egiten dutena erakustea, produktuen salmenta zuzena sustatzea eta euren arteko zein herritar kontsumitzaileekin zuzeneko harremana sortzea dira, bertako produktuak eta ekoizleak balioan jarri eta ekonomia zirkularra sortuz. 

Hauek dira HemenGuk udazkeneko azokan parte hartuko duten ekoizle eta artisauak:

  • Aaron larrugintza
  • Aldako txakolina
  • Arabolaza eztigintza
  • Arraztalo elkartea
  • Artexaniak artisautza
  • Elika kooperatiba
  • Gezamina elkartea
  • Itsaso amets harrapariak
  • Kosta itsas egurrak
  • Larremotx gaztagintza
  • LeiLei makramea
  • Lekungarai gaztagintza
  • Ogiaren maitaleak elkartea
  • Oliparok artisau lanak
  • Papurrak ogia eta goxoak
  • Peluzahar arrautza ekologikoak
  • Zituene pasta

Gehigarriak

HemenGuk udazkeneko azoka larunbatean

Estekak