Oiartzunen bakardadeak duen eragina ezagutzeko galdetegia prestatu du Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Oiartzungo helduen bizi kalitatea hobetzeko Zaintzadi proiektu publiko-komunitarioa abian jarri du Udalak. Baliabide gutxi dituzten eta inguruko pertsonen laguntza jasotzen ez duten 55 urtetik gorako pertsonen beharrak ezagutu eta hauei erantzuteko esku hartze sozio hezitzailea eta komunitarioa martxan jarri nahi da, Oiartzungo eragile eta herritarrak ere prozesuan inplikatuz.

Herriko egoera ezagutzeko galdetegia

Proiektuaren lehen fasean, bakardade egoera ez hautatuan bizi diren pertsonen beharrei erantzuteko Oiartzunen ditugun baliabideak, sare komunitarioak, herri dinamikak eta mugak zein diren aztertuko dira.

Horretarako herriko eragile ezberdinekin biltzen ari dira Garazi Solís eta Aintzane Iribar, proiektuko gizarte hezitzaileak. Herritarren iritzia ere jaso nahi da, ahalik eta diagnostiko zehatzena egin ahal izateko. Horregatik, etxez etxe banatzen ari den galdetegi laburra betetzeko eskatu nahi die Udalak oiartzuarrei (anonimoa da). Galdetegia online ere erantzun dezake nahi duenak, hemen.

Erantzunak non utzi

Erantzunak toki ezberdinetan uzteko aukera egongo da urriaren 13a arte:

  • Altzibar: Eroski denda, Auzoko botika
  • Arragua: Auzoko botika
  • Elizalde: Mari Sol janari denda, Done Eztebe plazako botika, Arraskuelarre kaleko botika, Garmendi okindegia eta banaketako furgoneta, Pili arraindegia eta banaketako furgoneta
  • Ergoien: Tolare jatetxea
  • Gurutze: Toki Alai taberna
  • Iturriotz: Martin harategia
  • Karrika: Taxi Buseko geltokiko buzoia
  • Ugaldetxo: Intxixu taberna
  • Beste aukerak: Taxi Busa, Bidez-Bide eta Bidelagun zerbitzuak

Gehigarriak

Oiartzunen bakardadeak duen eragina ezagutzeko galdetegia prestatu du Udalak