Bazterrak txukuntzen auzolana Ugaldetxon

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Auzolanean Ugaldetxo txukuntzeko hitzordua izango da igandean, urriak 16. Oiartzungo Udalak eta Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak antolatutako zazpigarren saioa izango da.

Isasti auzo lokalean jarri dute hitzordua, 09:30ean. Inguruko hondakin eta zikinkeria biltzea da asmoa. Bukatzean hamaiketakoa ere izango da.

Ekimenaren helburua herritarrak hondakinek sortzen duten ondorioez ohartu eta herriko bazterrak gehiago ez zikintzea da.

Auzotarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditu Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak eta Udalak.

Gehigarriak

Bazterrak txukuntzen auzolana Ugaldetxon