Labore Oarsok webgune berria du

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Labore Oarso komunitateko kideek webgune berria egin dute. Bertako bazkide, ekoizle, langile eta azpi taldeen elkargunea izango da, eta denek izango dute beren txokoa.

Egitasmoa azaltzeaz gain, dendan salgai dauden produktuak, produktu berriak, albisteak, agenda, kanpainen inguruko informazioa… ere jasotzen ditu tresna berriak.

2016an Oarsoaldean sortu eta Oiartzunen kokatutako kontsumo kooperatiba da Labore. Oarsoaldeko eta Euskal Herriko ekoizleen eta Oarsoaldeko kontsumitzaileen arteko aliantza da, bertako produktuak bertan kontsumituz, merkataritza eta harreman modu ezberdin bat helburu duena. Pertsonei eta haien osasunari garrantzia berezia ematen die Laborek.

Bisitatu webgune berria: laboreoarso.eus

Gehigarriak

Labore Oarsok webgune berria du