Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Oiartzungo helduen bizi kalitatea hobetzeko Zaintzadi proiektu publiko-komunitarioa jarri zuen abian Udalak duela hilabete batzuk.
Proiektuaren lehen fasean, herriko egoeraren diagnostikoa egiteko, bakardade egoera hautatu gabean dauden pertsonen beharrei erantzuteko Oiartzunen ditugun baliabideak ezagutzeko galdetegia prestatu zuen Udalak.
155 herritarrek erantzun dute inkesta. 70 erantzun paperean izan dira (gehienak auzoetako botiketan, okindegian eta arraindegiko banaketa furgonetan jaso dira) eta 85 online. Telematikoki erantzun nahi duenak oraindik ere badu aukera, hemen (bihar amaituko da epea).
Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten herritar guztiei, beraien iritzia eta aportazioa garrantzitsua izango baita herriko errealitatea hobeto ezagutu eta hurrengo pausoak zehazteko.
Jasotako erantzunak aztertuko dituzte orain Zaintzadiko dinamizatzaileek, herriko diagnostikoa osatzeko. Azaroa amaieran, emaitzak eta proiektuaren hurrengo faseak aurkezteko batzar irekia egingo du.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika