Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoak euskarazko kultur sorkuntza sustatzea du helburu. Oiartzungo Udalak ere parte hartu du ekimenean. Lore-more antzerki konpainian egonaldia egin zuen herrian beraiek proiektua sortzeko eta haien lana Oiartzunen ikusteaz gain, beste 5 antzezlanez, 5 film labur eta literatur lanez gozatzeko aukera izan dugu 2022an zehar.
Proiektu honi esker, euskara hutsean sortutako 26 sormen lan garatzen lagundu da. 5.500 ikusle bildu dituzte hauek: 130 antzerki emanaldi egin dira, 26 liburu aurkezpen eta beste hainbeste fin emanaldi antolatu dira Euskal Herriko herri ezberdinetan.
Euskaraz sortutako lanak bultzatzeko eta euskal kultura zabaltzeko proiektu garrantzitsua izan da beraz. Horregatik, Udalbiltzak bigarren edizioa martxan du dagoeneko eta sortzaileek zabalik dute izena emateko epea. Informazio guztia Udalbiltzako web gunean dago eskuragarri.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika