Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
1936ko Gerran fusilatutakoak omentzeko lore-eskaintza egin du Udalak Domusantu Egunean. Peña Gancheguik 36ko gerrako gudarien omenez kanposantuan eraikitako monumentuan izan da.
Bertan parte hartu dute Oiartzungo Udaleko zinegotziek; Olaia Lasa, Agustin Lekuona, Jon del Olmo eta Olga Leibar EH Bildukoek eta Janire Mitxelena eta Rafael Bergareche EAJkoek. Kattin Txikiko kideak eta beste hainbat herritar ere bertan izan dira.
Lore-eskaintza honekin frankistek gerra garaian hildako oiartzuarrak eta hemen fusilatutako Gipuzkoako beste herrietako bizilagunak gogoratu nahi izaten ditu urtero Udalak, memoria, justizia eta erreparazio lortzeko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika