Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Kirol Astearen balorazio positiboa egin du Oiartzungo Udalak. Enekoitz Markos Kirol Zinegotziak azaldu duenez, 800 pertsonek hartu dute parte antolatutako ekintza, hitzaldi eta tailerretan.
Jarduera fisikoa eta kirola sustatu eta erdigunean jartzeko, Kirol Astea antolatu dute urriaren 23tik 28ra Oiartzungo Udalak eta Kirolaisik. Adin tarte guztientzat eskaintza zabala egon da.
“Herritarrek gustura hartu dute parte ekintza eta tailerretan. Gainera, kirol modalitate ezberdinak probatzeko aukera ere asko eskertu dutela” adierazi du Markosek. “Ariketa fisikoa egiten jarraitu eta ohitura osasuntsuak urte osoan zehar mantentzera” dei egin die oiartzuarrei. Kirol Astea antolatzeko herriko eragileek egindako lana eta jasotako laguntza ere eskertu nahi izan ditu zinegotziak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika