Euskal Herriko I. Emakumezkoen Mahai-Joko txapelketa Oiartzunen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Bihar, larunbata, Euskal Herriko I. Emakumezkoen Mahai-Joko txapelketa jokatuko da Oiartzunen. 10:00etatik aurrera izango da, Beheko Plazan. Euskal Herriko txoko ezberdinetako 25 emakume arituko dira 4 taldetan banatuta nor baino nor, txapelaren bila.

Larunbat goizean jokatuko da txapelketa guztia. Liga fasea jokatuko dute lehenengo: talde guztiak elkarren artean arituko dira, 30 minutuko 6 partidetan. Bukatzean, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute.

Gizonezkoen Euskal herriko Bote Luzea txapelketako zazpi edizio jokatu dira dagoeneko. Hau izango da emakumezkoen joko zuzenetako espezialitatean lehen edizioa.

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak eta Munduko Pilota Batzarrak antolatu dute txapelketa, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Atzo aurkeztu zuten txapelketa Oiartzunen. Bertan izan ziren Gotzon Enbil, Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidentea eta Arrosa Lizaso, Oiartzungo Udaleko zinegotzia.

Gehigarriak

Euskal Herriko I. Emakumezkoen Mahai-Joko txapelketa Oiartzunen