Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Eskola Kiroleko 2022-2023 ikasturteko datuak aurkeztu dituzte. 8 eta 12 urte arteko 1.335 ikaslek egiten dute eskola kirola Oarsoaldean, ikastetxeetan matrikulatuta dauden gaztetxoen ia %60k. Oarsoaldean 128 talde daude guztira, 25 Oiartzunen.
Enekoitz Markos kirol zinegotziak azaldu duenez, “honek erakusten du datuen neurria eta garrantzia, ikasleen erdiak baino gehiagok parte hartzen baitu”. Eskola orduz kanpo, haur eta gaztetxoen egiten dituzten jarduera nagusiena da eskola kirola. Arrakasta honen arrazoietako bat “azken 20 urte hauetan Oarsoaldeko 4 Udaletatik Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko egindako lana” dela gaineratu du.
Nesken parte-hartzea ere hazi egin da azken urte hauetan. Eskola kirola egiten dutenen %34,31 dira neskak. Oarsoaldeko kirol zinegotziek nabarmendu dutenez, “nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzen ari gara, nesken praktika fisikoa bultzatuz eta kirolaren munduan duten lekua aldarrikatuz”.
Eskola kirola jardueraren %100 euskaraz egiten da, “urte hauetan guztietan entrenatzaileen euskararen ezagutza eta erabilera bermatzeko egindako lanari esker”.
Aniztasuna da Eskola Kirolaren filosofia: kirol bat baino gehiago ikasi eta praktikatzeko aukera ematen du, haurrek gero gustukoena aukeratzeko. Gainera, elkarrenganako errespetua, elkartasuna eta kiroltasunez jokatzen ikastea dira egitasmo honen balore nagusiak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika