Zaintza HerriLab jardunaldian parte hartu du Olaia Lasak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Zaintzaren inguruan Gipuzkoako herrietan aurrera eramaten ari diren proiektuak ezagutu eta esperientziak trukatzeko, Zaintza HerriLab lehen jardunaldi teknikoa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Bertan parte hartu du Olaia Lasa ongizate zinegotziak ere. Zaintzadi egitasmoaren nondik norakoak azaldu ditu, bakardade ez hautatua bizi duten 55 urtetik gorako pertsonen zaurgarritasun egoerek ekartzen dituzten ondorioak garaiz detektatu eta ekiditeko sare publiko-komunitarioa sortzeko proiektua. Gipuzkoako beste herrietako esperientziak ezagutzeko aukera ere izan du.

Zaintza eta herritarren ongizatea dira Oiartzungo Udalaren ildo estrategiko nagusiak. Zaintza ekosistema sare publiko-komunitarioa sortu, egonkortu eta dinamizatu nahi du Udalak, oiartzuarren bizi-kalitatea hobetzeko.

Gehigarriak

Zaintza HerriLab jardunaldian parte hartu du Olaia Lasak