Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Prosa eta Poesia lehiaketako sari-banaketa izan zen larunbatean, Euskararen Nazioarteko Egunean. Josu Delgado, Hizkuntz normalizaziorako zinegotziak eta Aitziber Arnaizek, Hizkuntz Normalizaziorako Teknikariak eman zieten ongietorria bertaratutakoei.
Delgadok gogora ekarri zuen 2021eko ekitaldian esan zituen hitzak: “euskaldunok gutxienez 500 urte generamazkiela maitasun poemak, eskutitz jasoak, merkataritza kontuak eta abarrak gure hizkuntzan” idazten. “Motz” gelditu zela aitortu zuen, “Irulegiko eskuak erakutsi digulako 2000 urte baino gehiago daramagula idazten euskaraz”.
Suo-Gan talde oiartzuarraren musika lagun, irabazleak beraien ipuin eta olerkien zatiak irakurtzera igo ziren oholtzara. Ekaitz Zabalza ilustratzaileak marrazki bihurtu zituen poesia eta kontakizun horiek.
Urtez urte, haur eta gazte oiartzuar askok hartzen dute parte lehiaketan. Denak zoriondu nahi izan zituzten “irudimenaren bitartez lurralde berriak ezagutu eta ezagutarazteagatik”.
Herriko idazle eta ilustratzaileek 2022an argitaratu dituzten lanak ere gogora ekarri zituzten, “zorionez, herri honetan literatur sortzaileak ere bizi-biziak” baitira.
Delgadok “sortzen, idazten eta amesten jarraitzeko” deia egin zien.
Hauek izan ziren sarituak, sailez sail:
PROSA:
POESIA:
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika