Berdintasunean formakuntza jaso dute udal langileek

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Politika tradizionalak ikuspegi androzentrikoarekin egin izan dira, gizonen lehentasunak erdigunean jarriz. Errotik aldatu nahi du hau Oiartzungo Udalak eta udaleko sail guztietan feminismoa zeharlerro moduan txertatzea du helburu, egiten diren proiektu guztietan gizon-emakumeen arteko parekidetasuna bultzatzeko.

Horretarako, Udaleko administrari eta teknikari guztiek trebakuntza saioak izan dituzte. Emakume eta gizonen berdintasunerako lege berriaren aldaketa nagusiak zein diren landu dituzte eta sail bakoitzari bereziki zerk eragiten dion jorratu da. Gainera, hizkera eta komunikazio ez sexistaren inguruko formazioa ere jaso dute administrariek.

Etengabeko formakuntza jasotzen jarraituko dute udal langileek, sail guztietan generoaren ikuspegia lantzeko.

Gehigarriak

Berdintasunean formakuntza jaso dute udal langileek