Oiartzungo Klima eta Energia Plana sortzeko prozesua aurkeztuko du Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Trantsizio energetikoa da Oiartzun Udalaren ildo estrategiko garrantzitsuenetarikoa. 2013an hasi zen energia eredu jasangarriago baten alde lanean. Urte hauetan guztietan proiektu ezberdinak egin ditu: herriko instalakuntza publikoetan energia kontsumoa jaisteko aldaketak, instalakuntza fotovoltaikoak egin energia berriztagarria sortzeko, herriko haur eta gazteekin energia erabilera arduratsuaren sentsibilizazio jarduerak, energia komunitateak sortzen hasteko laguntza eman…  

Oiartzungo Klima eta Energia Plana, elkarlanean

Udalak klima babesteko eta energia-eredu arduratsuago baten aldeko pausoak ematen jarraitu nahi du eta horretarako ekintza-plan bat idazteko prozesuan murgilduta dago. Herritarrekin elkarlanean egin nahi du prozesua, klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren erronkan eragile ezberdinen inplikazioa ezinbestekoa baita; herritarrena, enpresena, ikastetxeena… Hauen partehartzea bultzatu nahi du.

Hori dela eta, Oiartzungo Klima eta Energia Plana idazteko prozesuan Udalak hainbat partaidetza-saio antolatuko ditu. Urtarrilaren 18an izango da lehenengoa, 19:00etan, Udaletxeko pleno aretoan.

Lehen bilera horretan prozesuaren nondik norakoak aurkeztuko dira eta gure herriak klima-aldaketaren aurrean dituen arriskuak eta erronkak antzemateko parte-hartze dinamika bat garatuko da. Herritar guztiei egongo da irekia eta ordu eta erdiko iraupena izango du saioak.

Gehigarriak

Oiartzungo Klima eta Energia Plana sortzeko prozesua aurkeztuko du Udalak