Xanistebanetako festa eredua hobetzeko prozesua abiatu dute

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Urtez urte herriko elkarte eta norbanakoek Udalarekin elkarlanean antolatzen dituzte Xanistebanak. Apirilean hasten da Jai Batzordea lanean, herritarrentzat hamarnaka ekitaldiz osatutako egitarau zabala osatzeko.

Festen eta jai batzordearen eredua hobetu nahi dute eta horretarako hiru bilerako ibilbidea abiatu dute. Lehen hitzordua bihar izango da, hilak 17, 18:00etan. Bibliotekan izango da eta bi gai nagusi landuko dituzte bilera honetan: gau batzordearen funtzionamendua eta txupinazoa (txupinazoa nork bota erabakitzeko irizpideak, txupinazoa botatzeko unean plazan genero-aniztasuna eta giroa nola bermatu…).

Ordu eta erdiko iraupena izango saioak eta irekia izango da.

Gehigarriak

Xanistebanetako festa eredua hobetzeko prozesua abiatu dute