Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Ugaldetxoko bidegorri zatian AIAren mural berria ikusgai dago. Festetan animalien erabilerarik ez egitea aldarrikatu nahi dute lanarekin. Alaia Gaztelumendi Alaiart artista oiartzuarra izan da taldearen ideia margo eta azulejuekin irudikatu duena.
Animaliak festetan ez erabiltzeko lanketa ezberdinak egin ditu AIAk azken urte hauetan: kontzientziazio kanpainak, hitzaldiak, festa batzordeekin bilerak… Lide Treku AIAko kideak azaldu duenez, beraien jardunarekin ‘herriaren ehunetan sartzeko lana’ egin dute eta oraingo honetan artea erabili nahi izan dute aldarrikapena zabaltzeko. Toki aproposa bilatu dute horretarako, jende asko pasatzen baita egunero bertatik.
Zehaztu dutenez, ‘kultura eraldatuz doa, tradizioak moldatu egiten dira, garai berrietara aldatu eta egokitzen dira’. Tradizioak mantentzea aldarrikatu dute, ‘beste inori edo ezeri kalterik egin gabe’. Jendeak animalien erabileraren inguruan hausnartzea bilatu nahi dute muralarekin.
Udalaren laguntza jaso du taldeak lan hau egiteko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika