Gazte eta nerabeekin partehartzea nola landu ikasteko ‘Nerabezaroaren kultura’ tailerra

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Aisialdian gaztetxoekin lanean ari diren hezitzaileen kezka batetik abiatuta, ‘Nerabezaroaren kultura’ tailerra antolatu dute Oiartzungo Udalak eta Oinherrik, elkarlanean.

Nerabezaroan dauden pertsonekin partehartzea nola landu izango dute aztergai. Udaletik bideratzen diren Kuadrillategiko eta ludotekako kideek parte hartuko dute, eta aldi berean gaztetxo eta nerabeekin aisialdian lan egiten duten beste pertsonei ere zabaldu diete deialdia.

Martxoaren 14an izango da, 17:00etan Pleno aretoan. Bi orduko iraupena izango du eta doan da. Bertan parte hartzeko bi dira bete beharreko baldintzak: aurrez izena ematea eta saioa baino lehen emango dituzten bi irakurgai irakurtzea.

25 plaza bakarrik daudenez, izena emandako ordenaren arabera onartuko dira eskaerak. Lotura honetan inskribatu beharko dute interesa dutenek: https://forms.gle/pwj4NMGuV75gAE9N8

Gehigarriak

Gazte eta nerabeekin partehartzea nola landu ikasteko ‘Nerabezaroaren kultura’ tailerra