Martxoaren 10ean irekiko ditu ateak Landetxek

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Martxoaren 10ean zabalduko dituzte Landetxeko ateak. Hainbeste urtez amestutako proiektuaz gozatzen hasteko aukera izango dute oiartzuarrek datorren astetik aurrera.

Oiartzungo behar estrategiko nagusiei erantzuna emango dien eraikina izango da: kultur aretoa du, jubilatuen egoitza bertan kokatuko da eta euskalgintzaren elkargunea izango da eta ongizate sail osoa Fermiñene etxean kokatzea ahalbidetuko du.

Herriko bizitza eraldatuko duen espazio berriari ongietorria egin eta oiartzuarrek ezagutzeko aukera izan dezaten ekitaldi ugari antolatu ditu Udalak martxoko bigarren astebururako.

Irekiera ekitaldia, ate irekiak eta ikuskizunak

  • Martxoak 10, ostirala, 18:30ean: irekiera ekitaldia kultur aretoan. Gonbidapena beharko da.
  • Martxoak 10, ostirala, 19:00etan: ‘Herria da antzokia artekintza kolektiboa’. Hitza, musika, antzerkia eta ekintza parte hartzailea Landetxe plazan, aretoko sarrera nagusiaren inguruan. Irekia izango da.
  • Martxoak 11, larunbata, 11:00etatik 13:00etara: Landetxe eraikinaren ate irekiak. Eraikinaren txoko guztiak ezagutzeko aukera egongo da.  Irekia izango da.
  • Martxoak 11, larunbata, 13:00etan: Luntxa Landetxeko tabernan. Irekia izango da.
  • Martxoak 11, larunbata, 19:00etan: ‘Irati’ filmaren emanaldia kultur aretoan. Sarrera hartu beharko da.
  • Martxoak 12, igandea, 18:30ean: Kukai Dantza Taldearen ‘Hnuy illa’ ikuskizuna kultur aretoan. Sarrera hartu beharko da.
  • Martxoak 14 eta 15 goizean: Lur Kortak kultur aretoa erakutsiko die herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako haurrei.

Sarrerak non eskuratu

Ikuskizunetarako sarrerak martxoaren 6an jarriko dira salgai Oiartzungo Udalaren webgunean, ‘Irati’ filmarenak 3 euroan eta Kukai Dantza Taldearen emanaldikoak 5 euroan.

Martxoaren 9an ere Landetxeko leihatilan erosteko aukera izango da (aretoko sarrera nagusiaren ondoan), 17:00etatik 18:00etara. Gainera, sarrerarik geratuko balitz (248 eserleku ditu aretoak), ikuskizun bakoitza hasi baino ordu bete lehenago ere erosteko aukera egongo da leihatilan.

Gehigarriak

Martxoaren 10ean irekiko ditu ateak Landetxek