Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Altzibarrek auzotarrentzat gune estali bat izango du laster. Bizilagunak elkartzeko, jolasean ibiltzeko, kirola egiteko edo festarako aterpea izango da. 30 metro luzeko frontoi estalia egiteko proiektua martxan du Udalak. Aldagelak, komun irekiak eta harmaila txiki batzuk ere izango ditu.
Duela urtebete hasi zen Udala altzibartarren eskaera nagusia izan den frontoia egiteko auzoan zeuden aukera ezberdinak aztertzen.
Olaldeko zelaia, eremu egokiena
Azpiegitura berri hau egiteko espazioa erabakitzerakoan baldintza asko hartu dira kontuan: frontoi handi bat eraikitzeko nahikoa leku egotea, inpaktu bisual txikia izatea, iristeko erraza den tokian egitea eta erabiliko duten pertsonen segurtasuna bermatzea (errepide ondoan ez egotea).
Olalde ondoko zelaiko eremuak betetzen ditu baldintza horiek guztiak. Bertan mendiak duen altuera aprobetxatu eta bere erliebearen ondoan egingo da frontoiko pareta nagusia, horrela inguruarekin integratuta gelditzeko. Trafikorik ez du inguruan eta bidegorria bertatik pasatzen da.
Inguruan dauden etxebizitzetatik ahalik eta urrutien egitea lehenetsi da (etxeetatik 30 metrora egongo da). Espazio berriak berdeguneak eta mahaiak ere izango ditu.
Auzotarren adostasuna
Udazkenean egindako auzo bileran aurkeztu zuen Udalak proiektua eta bertaratu ziren altzibartarren adostasuna izan zuen proiektuak eta lekuak.
1.000.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak gune hau egiteko. Proiektua idazketa fasean dago orain (irudi hauek ez dira behin-betikoak) eta obra lanak udazkenean hastea aurreikusten da.
Altzibartarrek hainbeste amestu duten gune estalia geroz eta gertuago dago beraz.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika