Martxoko udalbatzarra egingo dute asteazkenean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Martxoko ohiko udalbatzarra izango da asteazken honetan (hilak 29), 18:00etan areto nagusian. 16 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Gipuzkoako udalen artean informazioa elkar-trukatzeko esparru hitzarmenera atxikitzea.
  3. 2023ko zerga ordenantzen aldaketa hasieraz onartzea.
  4. 2022-2024 dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa onartzea.
  5. Administrazio prozedurak berrikusteko, arrazionalizatzeko eta errazteko udalaren prozedura eskuliburua idazteko prozesua abiaraztea.
  6. Oiartzungo bake epaile titularra hautatzeko proposamena onartzea.
  7. 2023an Oiartzungo jaietan (Xanistebanak) kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak banatzeko oinarriak onartzea. Gastu-onarpena egitea.
  8. Oiartzungo kirol- kluben eta -elkarteen funtzionamendu gastuetarako eta beraien jarduna sustatzeko 2023ko dirulaguntza eskaeren azterketa
  9. Trabajadorien barrakoiak moduloa egiteko proiektua gauzatzeko, udalaren jabegoa eta Pikokarate Herri Onurako Mendikoa den Landa Katastroko 2. poligonoko 77. Lursailaren okupazioaren baimena Foru Aldundiari eskatzea.
  10. Onura publikoa duen Pikokarate mendiko unada bat Arraztalo Elkarteari emakidan esleitzea.
  11. Arditurri meatzetako plano inklinatuko euskarriak erretiratzeko Oiatzungo Turismo Aukerak S.A.ri emandako obra baimenari dagokion zergan hobaria onartzea
  12. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
  13. 2022ko udal aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
  14. 2023ko Finantza Kontroleko Planaren berri ematea
  15. Beste organo batzuen jarraipena.
  16. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Martxoko udalbatzarra egingo dute asteazkenean