130 oiartzuarrek erabili dute dagoeneko KirolTxartela Mugiment

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Otsailaren 1ean sartu zen Udala KirolTxartela Mugiment programa. Honi esker, Elorsoroko bazkideek Euskal Autonomia Erkidegoko beste 88 udalerrietako kiroldegiak doan erabili ditzakete; Donostia, Errenteria, Pasaia edo Lezokoak, besteak beste.

Arrakastatsua izan da hasiera eta lehen bi hilabeteetan dagoeneko 130 bazkide oiartzuar joan dira beste herrietako kirol instalakuntzetara ariketa fisikoa egitera. Ariketa fisikoa sustatzea, kirol-espazioetarako sarbidea erraztea eta kirol-eskaintza handitzea da proiektu honen helburua.

Zerbitzu eta ordutegiak kontsultatzeko aplikazioa

Beste kiroldegiak erabili ahal izateko, mugikorrean KirolTxartela Mugiment aplikazioa deskargatu eta erabiltzailearen datuak sartu beharko dira. Aplikazioan bertan ikusi daitezke beste herrietako zein kirol instalazio eta zerbitzu erabili daitezkeen eta zein ordutegitan. Informazio hau kiroltxartela.eus helbidean ere kontsultatu daiteke.

Beste udalerriko kiroldegira joatean, sarreran aplikazioko txartel birtuala eta nortasun agiria besterik ez dira erakutsi behar.

Gehigarriak

130 oiartzuarrek erabili dute dagoeneko KirolTxartela Mugiment