Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Otsailaren 2an bete ziren 100 urte Manuel Martinez Murgia hil zela, Kontxa Murgiaren seme zaharrena. Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria izan zen; Academia Galegaren sortzaile eta lehenengo presidentea (gure Euskaltzaindiaren parekoa) eta Rosalia de Castro poeta ezagunaren senarra.
Mendeurrena dela eta, urte osoan zehar Murgia omentzeko eta bere ibilbidea gogora ekartzeko ekitaldi sorta antolatu dute Galizian. Bertan izan dira Iosune Cousillas eta Olga Leibar zinegotziak. Rosalia de Castro fundazioak antolatutako poesia emanaldi galiziar-euskaldunean parte hartu zuten gainera Antton Kazabon eta Arantza Letek, Anxo Angueira eta Xosé Estévezekin batera. Haizea Lekuona eta Edurne Saizar oiartzuarrek musikatu zuten errezitaldia.
Cousillasek oiartzuar guztien izenean eskerrak eman zizkien antolatzaileei omenaldian parte hartzeko gonbida egiteagatik. Galizia eta Euskal Herriaren lotura “handia” dela esan zuen zinegotziak, “gure kultura, hizkuntza, jatorria eta historia babestu eta hauspotzeko borrokak batzen baikaitu”. Kontxa Murgiaren jaiotetxea izan zenaren irudia agertzen den plana oparitu zien (gaur egun Manuel Lekuona biblioteka dena), bere semearen bizilekua izan zen etxean jartzeko (museoa da orain).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika