Xanistebanetako kartel proposamenak jasoko dituzte

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Herriko festak iragartzeko kartel lehiaketa martxan du Udalak. Maiatzaren 31 aurretik aurkeztu beharko dira lanak, udaletxeko harreran.

Bost sari banatuko ditu Udalak, lau dirutan eta bat formakuntza beka gisa: irabazlea (600 €); oiartzuar onena (300 €); bi akzesit (bakoitza 50 €koa) eta 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko matrikula. Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek osatuko dute epaimahaia.

Teknika librea erabili daiteke. Kartelaren neurria 70x50 zentimetrokoa izango da eta ‘Xanistebanak 2023’ adierazi beharko du. Genero-berdintasunaren irizpidearen zainketa ere kontuan hartuko du epaimahaiak aurkezturiko lanetan.

Oinarriak osorik hemen daude eskuragarri.

Xanistebanetako bigarren bilera

Xanistebanak antolatzeko 4 bilera inguru egin ohi izaten ditu Jai Batzordeak urteko. Bihar izango da aurtengo bigarrena, udaletxeko pleno aretoan 18:00etan. Txupinazoa botatzeko izen proposamenak landuko dituzte.

Gehigarriak

Xanistebanetako kartel proposamenak jasoko dituzte

Fitxategiak