Udako kirol eskaintza zabala antolatu dute haur eta gazteentzat

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Uda iristear da eta dagoeneko zabalik dago kirol jardueretan izena emateko epea. Adin tarte ezberdinetarako eskaintza zabala antolatu dute Oarsoaldeko lau udalerriek. 64 jarduera egongo dira, 25 Oiartzunen.

Jarduera gehienak haur eta gazteei bideratuak izango diren arren helduek ere izango dute ariketa fisikoa egiteko aukera. Mota askotako ekintzak egongo dira: paddle surfa, piraguismoa, bike eskola, arrauna, eskalada, gimnasia akrobatikoa, esku pilota…

BPXsport, OTXE eta Oiarpek antolatuko dituzte Oiartzungo ikastaroak. Ekainaren 19tik irailaren 10era luzatuko da eskaintza. Ikastaro bakoitzaren iraupena eta prezioa esku-orrian dago zehaztua. Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko antolatzaileekin jarri beharko da harremanetan.

Gehigarriak

Udako kirol eskaintza zabala antolatu dute haur eta gazteentzat

Fitxategiak